Cerca segons el país
 
 
Casa rural Nº 115 (Casa Rural La Cabanya) Versió per imprimir
Casa Rural La Cabanya

Reserves i disponibilitat

Preu:  360 €/fin de semana (4 pers)
Tipus d’establiment: Casa rural
Places: 2-6
Habitacions: 2
Tipus de lloguer:  Casa Completa
Direcció: C/ Pau Casals, 30 (Mata)
                 17846 Porqueres
                 (Gerona) España
Telèfon(s): 972574051  699016530
 
Coordenades:  lat=42.107151, lon=2.783031
Visita la seva Web Contacta per correu electrònic
  Descripció
La Cabanya bereizita dagoen landa-etxea da, 700 urteko antzinatasunarekin, eta 2007ko maiatzean osotara zaharberritua. Mata herrian dago, Banyoleseko lakutik 2 km.tara, Garrotxa Sumendi Eremuko Natur Parketik 15 km.ra, Costa Bravako hondartzetatik 35 km.ra, eta Bartzelona hiritik 115 km.ra.
Etxetik oinez joan daiteke jatetxe eta dendetara.
Bikaina da atseden egun batzuk pasatzeko bikotearekin edo familiarekin.
ADSL konexioa eta WIFI doan.
  Serveis
Etxe osoa alokatzen da, 2/6 pertsonako taldeentzat. Bainugela duten 2 gela ditu, %100 latexezkoak diren lastairekin, sukaldea erabat ekipatua, egongela satelite bidezko telebistarekin, DVD ‘Home Cinema’ eta tximinia, wifi etxe osoan doan, ganbara, aire egokitua eta berokuntza zentrala. Lorategian badaude zabuak, barbakoa eta igerileku pribatua gatz-tratamenduarekin eta osotara automatizatua, erabilera esklusibokoa, partekatu gabe.
Etxearen kokapen bikainak aukera ematen du hainbat ibilbide oinez edo bizikletaz egiteko aintzirara eta natur-interesekoak izendatutako inguruetara. Edo nahiago baldin baduzue, txandoak egin ditzakezue Girona probintzian zehar, Gironako eskualde desberdinen erdigunean baikaude.
Osasuna, Edertasuna eta Ongizatea: La Cabanyak zentzumenen mundura hurbiltzen zaitu eskaintzen dituen terapia erlaxagarrien bitartez. Denbora gelditzen dela irudituko zaizu, eta zentzumenek, sentsazioen mundu exotiko batera eramanen zaituzte.
Zerbitzu guztiak goi mailako titulua duen profesional batek eskainiak. Erabiltzen diren produktu guztiak naturalak dira.
#PACK EGONALDI LASAIA|: Lasaitasuna eta deskonexioa bilatzen baduzu, ahaztuko ez dituzun egunak eskaintzen dizkizu pack honek. Hortan sartzen da bakoitzaren gustura aukeratzen ahal den ongizate-tratamendua; hau da, gorputzaren tratamendua edo/eta aurpegiaren tratamendua.
#PACK EGONALDI ERROMANTIKOA|: Emaiozu ezusteko bat zure bikoteari Egonaldi Erromantiko batekin. Pack honetan sartzen da lore sorta bat, bonboi kaxa bat, tximiniaren berotasuna (neguan), petaloak ohe gainean, botila bat cava, argiziriak… egonaldia ahaztezina izan dadin.
#PACK SPA EGONALDIA|: Ezagutu zure baitan SPA hitzaren esanahia "salutem per aquam" (osasuna uraren bidez) zure neurrira egindako SPA hautaketarekin.
Pack honetan sartzen da norberak aukeratzen duen hidromasaje bainu bat Jacuzzi ® bainuontzi batean. Aukeran daude Cleopatra Bainua, Zitrikoen Bainua, Dionisio Bainua eta Erromatar Bainua.
  Com arribar-hi
Atera AP-7 autopistaren 6. irteeran.
Banyoles-Olot norabidea.
Badaude 9 km. errepide zabalduan (C-66), beti Mata - Banyoles Sud norabidean.
Errepide zabaldua bukatu ondotik egin beste 2 km. Mata-Banyoles Sud (C-150a) norabidean. Mata herrian sartuko zarete, Porqueres udalerrian.
Lehenbiziko semaforoan, biratu eskuinera (bada bideseinale bat jartzen duena Església de Mata) eta gero, lehen bidegurutzean biratu ezkerrera.
Lehendabiziko etxea da La Cabanya. Norabide debekatuko bideseinalearen aldean dago.

No admet animals
« Tornar enrere Per veure informació turística->Prem-hi aquí
 
 
Inici Alta propietaris Tarifes propietaris Informació turística Qui som? Aviso Legal

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aquí

2017 TurismoRural Internet S.L.
info@ecoturismo.com